XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
OTOITZA Irudigilleak: Markox, Jokiñe (senar-emaztiak), Arantxa (alaba, 7-8 urte).Gela egoki bat; bertan Arantzazu'ko Ama'ren irudia; ta mai gañian lore sorta bat.
JOKIÑE.- (
Naigabez betetako bizitza auxen da...!.
Gurasoen esana ez nuen egin, ta orain ekaitza nere gañian da; ezkondu ta bi urtean or nunbait izan giñan, baiña... baiñan andik laister gure izatea okertu, ozpindu zen.
Au da lanbidea! Nik esandako guzia gaizki artzen du.
Jaungoikuak alaba eman zigun, ta gure naigabeak onetxek arintzen ditu.
Lan nekiak gogo onez eramateko Jesus onak aingeruak bialtzen ditu, nere zauri biziaren sendagaia orixen da.
Arantxa maitea Egizko maitetasuna jaun ta jabe dan etxia bai zoriontsua!.
Egizko pakea ta elkartasuna bai ederra dela....
Baiñan iturri garbi ori zikindu ezkero, otza ta ituna besterik ez.
ARANTXA.- (
Agur, amatxo; gaur ikastetxetik berandu irten gera ta bazkaltzeko gogua ere badaukat oraintxe.
Muxu bat, ama.
(
Itun zaude, amatxo; min al dezu? Neregatik zerbait?.
JOK.- Ez, maitia, zuregatik ez; ona emen Arantzazu`ko Ama.
Otoi dagigun biotzetik gure etxe ontara zoriona ekarri dezan.
(
ARAN.-